EUSKADI TA ASKATUSANERN ADIERAZPENA EUSKAL HERRIARI.

Duela urtebete luze hasitako ekimenaren balantze berria egiteko ordua iritsi denean, Euskadi Ta Askatasunak bere azterketa eta hartu duen erabakiaren berri eman nahi dio euskal gizarteari adierazpen honen bidez. Hartutako erabakiaren larritasuna dela eta, azken urtean garatu prozesu politikoaren arrazoinak ere ahalik eta xehe eta gardenen gizarteratzen saiatuko gara.

Iazko irailean Euskal Herria egoera berri baten atarian zegoen, Espainia eta Frantziak gure herriaren askatasunaren oztopo gisa ezarritako tresna desberdinek porrot egin zutelako:

Hitz batez, hogei urte luzetan indarrean egon den marko juridiko-politiko zaharra, diktaduraren erreformatik zetorrena, aldatu eta Euskal Herriari demokrazian oinarrituriko marko juridiko-politiko baten alde urrats sendoa emateko aukera ondua zegoela iritzi genion.

Testuinguru horrek ekarri zuen Euskadi Ta Askatasunak 1998ko udaran PNV eta EAri akordio baterako proposamena egitea.

Akordioaren arabera, sinatzaileek Euskal Herri osoa bere baitan hartuko lukeen instituzio bakar eta subirano baten alde urrats eraginkorrak egieko konpromezua hartu zuten. Ildo beretik Euskal Herriaren eskubide eta interesen alde eta euskal herritarren oinarrizko behar eta interesen aldeko gutxieneko akordioak lortzeko konpromezua hartu zuten. Bestalde, PNVk eta EAk Euskal Herriaren etsai agertzen ziren indar espainiarzaleekin harremanak erabat hausteko konpromezua hartu zuten; eta Euskadi Ta Askatasunak mugarik gabeko ekintzen etenaldia iragarriko zuen. Akordio hori isilpekoa izan zen, eta akordioaren arabera lau hilabeteko lehen behatze aldi bat ezartzen zen.

Akordio hori onartu eta sinatu egin zuten PNV eta EAk. Eta sinadura hori oinarritzat hartuz bideratu zuen ETAk urte honetan zehar indarrean izan zen Ekimena.

Ekimenaren bertuterik nagusienak hauek izan dira:

Hitz batez, gatakaren izaera politikoa azaleratzea eta irtenbidea diseinatzea bera, euskal gizarteko indar desberdinak aktibatuz.

Egoera politikoaren oinarrizko eraldaketa eman zen Ekimenaren lehen hilabeteetan. Baina lau hilabeteren buruan gauzak aldatzen hasi ziren, Ekimena impassean sartu zen. Aldaketa horren arrazoiak hauek dira gure ustean:

Espainia eta Frantziak PNV eta EAri egindako presioak Ekimenaren beraren izaera eraldatzeko saioa ekarri zuen: Herri eraikuntza prozesua izatetik, bake prozesu mamigabe izatera bideratu nahian, Ezker abertzalea "normalkeria" politikoan itotzen saiatuz eta ETAren "behin behineko" ekintzen etenaldia "behin betiko" eta itzulezina bilakatzeko asmo temati eta maltzurra.

Iragan udan zehar nabarmena izan da prozesuaren gelditzea eta are usteltze kiratsa.

Euskadi Ta Askatasunak iaz Ekimena bideratu zuenean prozesu bururaino eramateko asmo sendoa zuen eta du. Hori zela eta, Ekimenaren zailtasunak eta arazoak identifikatzeari ekin genion:

Azken finean, ETAren iritziz Euskal Herrian egon badagoen masa kritikoa egoera demokratiko bateraino eraman eta indar guztiz aktibatzeko borondate gabezia nabarmentzen zen prozesuaren bidaiakideen aldetik.

Prozesua zegoen puntua aztertu eta iazko udan sinaturikoa betetzen ez zela ikusirin (ez urrats eraginkorretan ez eta Espainiaren aldeko indarrekiko arabateko hausturan ere), 98ko irailaz geroztiko ekintzen etenaldia "airean" uztea deliberatu genuen eta horrela jakinarazi PNV eta EAri 99ko udan. Duela jada lau hilabete luze.

Egoera impassean zegoela nabarmendu zen, baina ez zen inolako proposamen politiko eraginkorrik mahaigaineratzen. PNV eta EAk Moncloako marko estatutarioari atxikiz ohiko kudeakuntzari ematen zioten garrantzia eta ez marko juridiko-politiko berri taterantz abiatzeko ekimenei.

Euskal Herriaren etorkizuna irabazteko zegoen horretan, proposamen politiko eta estrategia zehatzik plazaratzen ez zelarik, ETAk proposamen politiko berrien beharra azpimarratzen zuen eta berea mahaigaineratu zuen.

Hitz gutxitan, hau da Euskadi Ta Askatasunak ontzat ematen duen proposamen politikoa: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarrua eta Zuberoako euskal hiritarrek libre eta demokratikoki hautes-eremu bakarrean legebitzar konstituziogile subiranoa hautatzea. Hots, euskal hiritar bakoitzaren bozak berdin balio dezala Euskal Herri luze-zabalean.

Testuinguru horretan eta prozesu konstitugile horretatik indarrean ezarriko diren instituzio desberdinen sendotasun eta egonkortasunaren testuinguruan ETAren deliberoa da Euskal Herriaren eskubideen defentsan erabilitako arma bidezko borroka alde batera uztea.

Proposaemen horren berri Euskal Herriko eragile politiko, sozial eta sindikal ugarik izan du. Are Euskadi Ta Askatasunaren eztabaida testuak polizien esku erori eta komunikabide eta alderdien zuzendaritzei iritsi izan zaienean.

Gauzak horrela, ETAk planteamendu demokratiko horretan oinarritzen zen akordio berri baterako proposamena luzatu zien PNV eta EAri. Ez PNVk eta ez EAk ez diote erantzun zehatzik eman oraino.

Asko da, bai, urte hauetan Euskal Herriak askatasunaren bidean aurreratu duena. Aurrerakuntza horren gakoa, beti bezala, borroka eta lan isila izan dira, gainean dugun zanpaketaren aurka ditugun tresna guztien bidez aurre egitea.

Azken urte honetan, aldiz, abertzaleen arteko elkarrizketa eta lan egiteko ohitura berreskuratu dugu eta horretan jaraitu behar dugu, baina bien bitartean Espainia eta Frantziak beren menperakuntza, okupazio eta eraso errepresiboekin aurrera jarraitzen dute; eta Euskal Herrian dauden indarrak ez dira aski aktibatuak eraso horri eutsi era erinkuntza bidean aurre egiteko.

Gauzak horrela, iaz abiarazitako prozesua blokeo eta usteltze nabarmena jasaten ari da, eta Euskadi Ta Askatasunak testuinguru horretan Euskal Herria defendatzeko hartutako konpromezuari erantunez borroka armatuaren erabilera berraktibatzeko erabakia hartua du.

Iaz hasitako prozesua bururaino eraman ahal izateko iragan urte honetan baino ekimen zehatz eta indar gehiago egin beharko da, eta dei egiten diogu euskal herritar orori eraikuntza lanean jarrai dezan. Etsaiari aurre eginez eta gure herriaren oinarrizko zutabeak indartzen.

1998ko Irailaren 18an indarrean jarri genuen ekintzen etenaldia bertan behera dago jadanik.

1999ko Abenduaren 3tik aurrera Euskadi Ta Askatasunaren esku dago talde operatiboei ekintzak noiz egiten hasi jakinaraztea.

Gora Euskadi Askatuta!

Gora Euskadi Sozialista!

Jo Ta Ke Independentzia eta Sozialismoa lortu arte!

Euskal Herrian, 1999ko Azaroan

Euskadi Ta Askatasuna (ETA)

Fuente: GARA.