HITZ EGITEKO "PRESTASUNA ETA BORONDATEA".
Euskadi Ta Askatasunak ohar honen bidez jakitera eman nahi du Aznar presidentea buru duen Gobernu espainiarrari gutun ofizial berri bat helarazi diola.
Gutun horren zioa bilkura berri bat burutzeko prestutasuna eta borondatea agertzeaz gain orain artean Gobernu espainiarrak izandako jarrera kritikatzea izan da. Hain zuzuen ere 1999ko maiatzaren 19an ETA eta Espainiako presidentearen ordezkarien artean izandako bilkuran hitzartutako puntu urriak ere ez baitituzte bete, ez bikuraren berri emateko orduan ezta bilkuraren inguruko informazioa emateko orduan erabili dituzten gezurrekin ere. Era berean, bilkura horren inguruko datu GUZTIAK hedabide espainiarretako polizia-periodisten eskutan uztea guztiz arbuiatzen dugu eta Gobernu espainiarrak Espainia eta Euskal Herriak bizi duten gatazka armatua gainditzeko duen borondate gabeziaren berri zehatza ematen digu.
Hala ere, bozeramaile eta kide ugariren bidez Gobernu espainiarrak bilkura berri baterako prest dagoela adierazi du.
Euskadi Ta Askatasunaren aburuz, hitzezko prestutasun horrek egiaz urratsik es egiteko borondate irmoa ezkutatu nahi badu ere, gutun ofizial horren bidez bilkura berri baterako deia luzatu dio ETAk Gobernuari.
Bilkura horretan hizketarako gai izango diren gaiak honokoak dira Euskadi Ta Askatasunaren aldetik:
Bilkura horretarako ETAk izendatu Mintzakidetza honokook osatzen dutela jakinarazten zaio: Antton Lopez Ruiz, Josu Urrutikoetxea Bengoetxea eta Josetxo Arizkuren Ruiz (Erakundeak Gobernuarekido lehen bilkurako mintzakide gisa izendatua zegoelarik atxilotua izan zena). Aurrerantzean Erakundeak beste mintzakide batzuk gehitzeko eskubidea beretzat gordetzen du. Gai honen harira Euskal gizarteari jakinarazi nahi diogu iragan irailaren 26an hil zen Esteba Esteban Nieto burkide eta gudaria ere Mintzakidetza horretako partaide izateko izendatua izan zela. Lerro hauen bidez bere senitarteko eta lagunei gure doluminak helarazteaz gain bere ibilbide militanteari eta bere gizatasunari gure omenaldirik sentituena agertu nahi diogu.
Amaitzeko, Gobernu espainiarraren eta Euskadi Ta Askatasunak izendatu dituen mintzakideen arteko bilkura horretarako baldintza neutralak eskatzen ditugu, ez Espainia eta ez Frantziako lurraldea onartzen ez dugularik, eta bai Euskal Herria bertan beharrezko aipatu baldinza neutralak ezarriz gero.
ETAren prentsa oharra.
1999ko Urriaren 24a.
GARA.